Ikastaroak aukeran

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 25a, 01:00

Hernani Institutuak ikastaroak jarri ditu aukeran. Ikastaroak apirila eta ekaina bitartean burutuko dira eta dagoeneko izena eman daiteke. Alde batetik, Hobetuz programa barruko ikastaroak daude, lanean diharduten pertsonen prestakuntza hobetzeko helburua dutenak. Honakoak dira ikastaroak: Automatismo Neumatikoak eta Elektroneumatikoak; CAD elektrikoa SEE 3000; Montaje domotikoak. BUS EIB; eta CNC Tornoa. Bestetik, Osalanek, lan istripuak gutxitzeko helburua duen instituzioak, antolatutako ikastaro bat ere badago. IkastaroaTPC txartelarekin homologatu daitekeen txartel bat ateratzeko da, eraikuntzan lan egiteko beharrezkoa dena. Azkenik Kutxak antolatuta makillaje eta azala zaintzeko ikastaro bat ere badago, euskaraz, martxoaren 31n hasten dena. Informazio gehiagorako edo izena emateko telefono honetara jo daiteke: 943 551 188. www.hernanibhi.com web orrian ere informazioa aurki daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!