Hotza, euria eta haizearekin hasi dugu udaberria

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 25a, 01:00

HASI da udaberria, baina neguko eguraldiarekin. Euria ohikoa bada urteko sasoi honetan ezin esan daiteke gauza bera tenperaturei buruz, ohi baino hotzagoak izaten ari baitira azken egunetan. Ereñotzuko estazioko datuei erreparatuta, ikusi daiteke 0 graduko tenperaturak ere egin dituela azken astean, hain zuzen ere joan den ostegunean, goizeko 06:50etan. Igandean, Oinddi tontorra ere elurtuta ikusi genuen, baita Adarra ere. Martxoan, hala ere, izan dira egun epelak, hil honetako tenperatura maximoa 22,3 ºC-koa izan da, martxoaren 14an, eguerdiko 14:30etan. Martxoko batazbesteko tenperatura 9,7 ºC-koa izan da.

Urte hasierako datuak
Urtarrila eta otsaileko datuei erreparatuta, ikusi daiteke urtarrileko tenperaturarik bajuenak -0,5 ºC markatu zuela, urteko aurreneko egunean, goizeko 07:50etan. Urtarrilan tenperaturarik altuena, 16,8 º C izan zen, hilaren 15ean, arratsaldeko 15:40etan. Urtarrileko bataz besteko tenperatura 8,6 ºC-koa izan zen. Urtarrilarekin konparatuta otsail epela izan da aurtengoa, 21, 1 ºC ere markatu zituen hilaren 23an, eguerdiko 13:50etan. Urtarrileko tenperaturik hotzena, 1,3 ºC-koa izan zen, hilaren 11n, goizeko 06:20etan.

Ordu aldaketa igandean
Igandean ordu aldaketa izango da, urtero sasoi honetan egiten den bezala, goizeko 02:00etan 03:00ak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!