XABAT otxotorenak Gaztela eta Leongo itzulian murgilduta dabil egun hauetan, Extremadura taldearekin. Atzokoa izan zuen aurreneko etapa, erlojuz kontrakoa, eta txirrindulariak berak azaldutakoaren arabera, ez zuen azpimarratzeko moduko posturik egin. Erlojuz kanpokoa ez da Otxotorenak gehien dominatzen duen froga eta bestalde, denboraldi berezi xamarra ari da izaten: «denboraldia hasi aurretik ez neukan oso garbi profesionaletan jarraitu ahal izango nuen eta hori dela eta ez dut fuerte entrenatu, ez nago nere puntu onenean» azaldu du. Gaurkoan 141 ,7 km.-ko froga izango du, Segoviatik Avilara, portu gogor batzuk tartean. Xabatek adierazitakoaren arabera, gaurkoa izango da bere sasoi puntua neurtzeko balioko dion froga.
Beste karrerak
Martxoan beste bi karreretan hartu du parte Otxotorenak. Almeriako Klasikan 12garren postua lortu zuen. Murtziako Itzulian ere izan zen eta aurreneko etaptan 9garren postua lortu zuen.