Oier Mendizabal, buru belarri, bost egun barru jokatuko den final haundia prestatzen

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 25a, 01:00

BOST egun falta dira urteko pelota partidu garrantzitsuenetarikoa jokatzeko, eskuz binakako txapelketako finala. Finalera Oier Mendizabal pelotari hernaniarra iritsi da. Zearrak ezin izango zuela eta txapelketan hura ordezkatzeko deitu zioten egunean ez zukeen pentsatuko hain urrutira iritsiko zenik, orain finalerako egun gutxi barru falta direnean, partidua prestatzen ari da buru belarri, eta ordura arte ez du beste partidurik jokatuko. Finala igandean jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan, Arabako Ogeta frontoian. Finalak sortu duen espektazioa ikaragarria da, eta horren adierazgarria da dagoeneko sarrera denak saldu direla, 30 eta 120 euro artean. Askok eta askok telebistan ikusiko dute finala, ETB-1n botako baitute.

Bi gipuzkoar finalean
Igandeko finalean Mendizabalek batean arituko dira Olaizola II eta aurkari izango dituzten Titin eta Laskurain. Beraz bi gipuzkoar izango dira binakako finalean. 2000garren urtetik ez da halakorik gertatu binakako finalean. Titin da dudarik gabe finalean gehienetan egon den pelotaria; igandekoa bere laugarren txapela izan daiteke. Aimar Olaizolak 3 aldiz lortu du binakako finalean egotea, baina oraindik ere ez du txapela eskuratu. Gainera esan daiteke torneo hau irabaztea dela gehien kostatzen ari zaiona, banaka eta frontoi osoan bai baitaki zer den finala irabaztea eta baita lau t’erdian ere. Oier Mendizabalek bigarren mailako txapel bat eskuratu du orain artean, bikoteka, 2005ean. Laskurainek garaipen bera lortu zuen, 2004an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!