Gaur irekiko da Gazte Txokoa Aste Santuko oporraldiaren ondoren

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 25a, 01:00

Aristizabal kalean dagoen Gazte Txokoak gaur irekiko ditu ateak Aste Santuko oporraldiaren ondoren. Atsedenaldiaren ondoren indarberrituta datoz Gazte Txokokoak eta igandea arte ez aspertzeko moduko programa dute antolatuta. Gaur gazte zinema saioa izango dute, filmak ikusteko aukera izango dute Gazte Txokoan bertan; asteazken eta ostegunean jaboia egiten ikasiko dute; ostegunean sex-drog informazio puntuan, sexologia eta drogei buruzko galderak egiteko aukerak izango dute gazteek eta gai horiei buruz lasai hitz egiteko aukera ere bai, Play Stationean ariko dira jolasten; eta iganderako futbolin txapelketa antolatu dute.

Instalazioak
Gazte Txokoa 12 eta 17 urteko gazteei bideratutako udal zerbitzua da. Bertan instalazio ezberdinak daude: irakurketa txokoa, musika aparatuak, mahai tenisa, futbolina, jokoak eta elkartzeko txokoa, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!