Hernanin laister mus txapelketa asko izango dira jokoan, eta dagoeneko zabalik dira izen emateak. Aralar tabernako izen ematea zabalik dago dagoeneko. Goiz Eguzki jubilatu etxean, martxoaren 26 arte dago izen emateko epea. Santa Barbara elkartean martxoaren 31 arte dago epea zabalik. Eta Etxeberriko Lagun Artea elkartean apirilaren 4ra arte apuntatu liteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!