Etxeberria IIIak eta Iñigok lantegi txarra dute gaur Galarretan Lizaso eta Utergaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 24a, 01:00

Final erdi polita espero da gaur Galarretan, Etxeberria III eta Iñigo, Lizaso eta Utergaren kontra. Final erdietako bigarren partidua dute, eta joanekoan Lizasok eta Utergak irabazi egin zuten, Lodosan, 12 tantoko aldearekin. Gaur, beraz, Etxeberria IIIak eta Iñigok lantegi gogorra izango dute partidua aurrera ateratzen, 12 tantoko aldeari buelta eman beharko baitie.

Dena dela, itxura batera, gaurkoak ez du zer ikusirik izango aurreko partiduarekin, Lodosako frontoi motxean Lizasok teknika erakustaldi bikaina egiteko aukera izan baitzuen, eta hor markatu baitzuen diferentzia. Gaur, 16:00etatik aurrera izango da jaialdia, eta final erdia bigarren partidua izango da. Beste hiru partiduak honakoak: Lehenengoa, Larrea-Etxezabal/Gorriz-Baleztena; hirugarrena, Bitoria-Badiola/Agirresarobe-Etxabe; eta azkena, Sarasua-Gaztelu/Etxeberria IV-Urko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!