Diru laguntzak emateko araudiari buruzko bilera, asteazkenean, Biteri kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 24a, 01:00

Hernaniko Udalak antolatuta, bilera izango da datorren asteazkenean, martxoak 26, Biteri kultur etxean. Bilera diru laguntzak emateko arauei buruzkoa da, eta Udalak antolatu du: «kultur elkarte eta auzo elkarte asko izan direlako diru laguntzak banatzeko araudiaren gainean kezka azaldu dutenak». Horregatik, Udalak Kronikari jakin arazi dionez, «Udalak beharra ikusi du gaiaren gaineko eztabaida bat egiteko», eta bilera antolatu du datorren asteazkenean, 18:30etatik aurrera, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!