Txantxangorrik antolatuta, plater tiro lehiaketa izan zen atzo Santa Barbarako tiralekuan, eta Roberto Garcia Tejedor izan zen punteria finena izan zuena. Garciak 13 plater puskatu zituen, 15 plateretik, eta irabazlearen saria, ardoa eta urdaiazpikoa berarentzat izan ziren. Bigarren Iñaki Urdanpilleta geratu zen, 11 plater puskatuta, eta hirugarren Oskar Redondo, 11 puskatuta.
Trap Amerikarra modalitatean neurtu ziren atzoko tiratzaileak, 15 plateretara, tiro bakarrera. Kategoria guztiak batean neurtu zituzten indarrak, eta lehendabiziko mailan daudenak hiru metro atzeragotik bota zuten. Atzoko tiraldia Txantxangorriko bazkideentzat izan zen eta guztira 15 tiralarik hartu zuten parte, haizeak eta hotzak ere protagonismoa izan zuten tiraldian.
ATZOKO SARITUAK:
1-Roberto Garcia Tejedor
2-Iñaki Urdanpilleta
3-Oskar Redondo
4-Ignacio Agirresarobe
5-Vidal Parra
6-Jose Mari Criado
7-Angel Maria Alberdi
8-Cristobal Barragan
9-Juan Pedro Yeregi
10-Jose Manuel Loinaz
11-Luis Garayar
12-Jose Antonio Aranburu