Utergak eta Lizasok 12 tantoko aldea dute bihar, Pacharan Baines torneoko final erdietako bigarren partidua irabazteko. Iñigo eta Etxeberria IIIa izango dituzte aurrean, eta joan den ostegunean Lodosan lehenengo final erdian lortutako aldeari eusten saiatuko dira bihar, Galarretan. Jaialdiko bigarren partidua izango da hori, baina beste hiru partidu ere izango dira. Lehenengoa Larreak eta Etxezabalek joakatuko dute Gorriz eta Baleztenaren kontra; hirugarrena, Bitoria-Badiola/Agirresarobe-Etxabe; eta azkena, Sarasua-Gaztelu/Etxeberria IV-Urko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!