Marisol Yaben argazkilariaren lanak ikusgai euskonews.com web orriko arte galerian

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 23a, 01:00

Apirilaren 4ra arte izango da aukera Marisol Yabenen argazkiak www.euskonews.com web orriko Art-Aretoa atalean ikusteko. Paisajeak, bodegoiak eta erretratoak dira ikusi daitezkeenak.

MARISOL Yaben argazkilariaren lanak ikusteko aukera izango da www.euskonews.com web orriko azken alean, Art-Aretoa izeneko atalean. Guztira 12 argazki ikusi daitezke bertan, natura eta erretratuak gehienak. Apirilaren 4ra arte izango dira Marisol Yabenen lanak ikusgai atal horretan.

Kamarari lotutako bizimodua

Marisol Yabenek 20 urtetik gora daramazki argazkilaritzaren munduan murgilduta. Donostian dagoen Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteko kidea ere bada eta bertan hasi zuen bere ibilbidea. Irakasle kuttunenetakoa Alberto Fernandez Ibarburu izan zuen. Bere ibilbidean zehar erakusketa ezberdinak egin ditu Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. Kurtsoak ere egin ditu bat baino gehiago, Lucien Clerc eta Rafael Navarro argazkilari sonatuek gidatutakoak aipatu ditu, beste batzuen artean. Azkena Madrilen egin du ikastaro bat itsaso azpiko argazkilaritza eta argazkilaritza zientifikoari buruz.

Hernanin, urtetan izan da Biteri kultur etxeko argazkilaritza irakaslea, eta berak behin baino gehiagotan adierazi bezala, bere pasioa argazkilaritzaz dakiena besteekin konpartitzea da. Batez ere gazte jendearekin, «ikuspegi ausarta eta berezia dutelako eta freskotasuna ekartzen didatelako».

Gehien interesatzen zaizkion gaiak natura eta erretratuak dira.

Herritar gehiago erakusketan

Euskonews.com web orriko erakusketa areto birtualetik pasa dira herritar gehiago. 296garren alean Aitor Ruiz de Egino eskultore eta pintorearen lanak ikusi daitezke; 426garren alean Nagore Lozanoren argazkiak; eta 400garren alean Nagore Legarretaren argazkiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!