Euskadik irabazi du selekzio arteko txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 31a, 02:00

EUSKADIKO selekzioak irabazi zuen atzo, Jubenil mailako Selekzio arteko txapelketa. Aurreneko posturako lehian Gaztela eta Leonekin aritu zen eta asko borrokatu ondoren 3 eta 17 irabazi zuen. Gaztela eta Leonek zigor golpe batekin lortu zituen 3 puntuak aurreneko zatian. Bigarren zatian Euskadi izan zen jaun eta jabe eta hiru entsaio egin eta bat gauzatuta lortu zituen 17 puntuak. Txapelketako bigarren Gaztela eta Leon izan zen; hirugarren Andaluzia; laugarren Madril; bosgarren Valentzia; eta seigarren Balearrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!