Herritar ugari bildu ziren Santa Barbarainoko gurutzbidean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 23a, 01:00

Ostiral Santuan, urtero egiten den bezala, herritar ugari bildu ziren Santa Barbara bidean 14 gurutzetan otoitz egiteko. Gaur Pazko igandea da eta elizkizunak izango dira herriko parrokia ezberdinetan.

ASTE santuko Ostiral Santuan egiten den bezala Santa Barbararaino gurutzbidea egin zuten herritar ugarik herenegun, Plazatik abiatuta. Jesukristoren gurutzbidea gogoratu zuten Santa Barbara bidean dauden 14 gurutzeetan geldialdiak eginda, otoitz eta gogoeta eginez. Luis Aperribai bikarioak gidatu zuen gurutzbidea eta geldialdi bakoitzean zenbait gogoeta egin zituen. Besteak beste, esan zuen Jesukristok momenturik gogorrenetan ere Jainkoarenganako fedea izan zuela, beti izan zuela itxaropena Jainkoak egoera zailenetik ere onik ateratzen lagunduko ziola, nahiz Jesus gurutzera eraman zutenek berak etsitzea nahi izan. Fede horren garrantzia azpimarratu zuen.

Gaur, Pazko Igandea

Gaur, Pazko Igandea, elizkizunak izango dira parrokia ezberdinetan. Goizeko 09:30etan Agustinetan; 10:30etan, EreƱotzuko San Antonio parrokian; goizeko 11:00etan, San Joan Bataiatzailearen parrokian; eta eguerdiko 12:00etan Floridako San Jose Obrero parrokian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!