Txantxangorri elkarteak antolatuta plater tiroa izango da datorren igandean Santa Barbaran, elkarteko bazkideentzat. Trap Amerikar modalidadean izango da tiraldia, naranja koloreko 15 plateretara. Inskripzioak goizeko 10:30etan irekiko dira eta goizeko 11:30ak puntuan itxi. Xabier Mujika izango da tiraldia zuzenduko duena.
Hamabi saritu Izen emateak 12 euro baliko ditu eta lehenengo hamabi sailkatuentzako sariak izango dira. Parte hartu ahal izateko, beharrezko izango da Federazioko litzentzia izatea. yy