‘Kirol medikuntza eta txirrindularitza’ hitzaldia apirilaren 2an

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 23a, 01:00

JOCC-Zikuñako Ama zikloturista taldeak hitzaldia antolatu du datorren apirilaren 2an egiteko, asteazkenarekin. Hitzaldia Hernaniko Manu Zubillaga medikuak emango du, eta azken aldian hauts asko arrotu dituen gai bati buruz ariko da: Kirol medikuntza eta txirrindularitza. Hitzaldia, apirilaren 2an izango da, asteazkena, 19:30etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!