Sagardoetxeak egitarau berezia eskaintzen du Aste Santuan

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 20a, 01:00

Astigarragako Sagardoetxeak egitarau berezia eskaintzen du Aste Santuetarako, ohizko egitarau eta eskaintzaz gain. Bertara inguratzen denak sagar muztioa edo zumoa egiteko aukera izango du bere eskuz, sagardogileek urtero egin behar izaten duten moduan. Ez da sagar garaia, baina Sagardoetxeak sagarra gordetzeko aukera izan du, Aste Santuetan izan litezkeen bisitariek muztioa, sagardoaren oinarria, nola egiten den ikusi eta proba dezaten.

Garai bateko moduan
Muztioa garai batean egiten zen moduan egingo dute Sagardoetxean: Kizkiarekin sagarra jaso, sagarra pisoiekin jo eta patsa egin. Ondoren eskuzko tolarean zanpatuko dute patsa, muztioa lortzeko. Museoak hiru gune desberdin Sagardo museoak hiru gune desberdin ditu bisitarientzat: «Sagarra eta sagardoaren historiara eta errealitatera inguratzeko», interpretazio zentroa dago batetik; ondoan, museoko sagastia dago, sagarrondoaren bizia ikusi ahal izateko, sagasti didaktiko bat; eta hirugarren gunea dastatze gunea da, dendaren ondoan dagoena.

Ordutegia
Martxoaren 23ra bitartean, Sagardoetxea ordutegi honetan egongo da zabalik: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30. Muztioa egiteko bisitaldi gidatuak 12:00etan eta 17:30etan dira. Astelehenean, martxoak 24, berriz, 11:00-13:30 dago irekia Sagardoetxea. Muztioa egiteko bisitaldi gidatua 12:00etan da.

Informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.com

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!