Añarbeko urtegia %90ean dago, iaz garai honetan baino beteago

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 19a, 01:00

AÑARBEKO urtegian nahiko ur dago, Añarbetik jakinarazi dutenez urtegia %90ean baitago. Urtegian 37.279.625 m3-ko ur hartzen ditu eta martxo hasiera honetan 33.530.000 m3 inguru kontabilizatu dituzte. Joan den urtean, sasoi honetan, urtegia %81ean zegoen. Urtegiak duen uraz gain, egindako euria ere kontabilizatzen dute Añarben. Otsailean 38 litro erori dira m2-ko, iaz baino dexente gutxiago. Iaz sasoi berean 164 m2-ko bota baitzituen. Azken 12 hilabeteetan, Añarben, 2.012 litro jaso dituzte m2-ko. Aurreko 12 hilabeteetan euri gutxiago jaso zen, guztira 1.615 litro m2-ko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!