Goiz Eguzkiko bazkideak primeran ibili ziren Nájera aldean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 19a, 01:00

GOIZ eguzkiko bazkideak ez dute aukerarik galtzen toki berriak ezagutu eta gustora ibiltzeko. Navarrete eta Nájeran izan dira azken bidaian, Errioxan, martxoaren 15ean hain zuen. Egun pasa konpletoa egin zuten, goizean enbutido fabrika batean izan ziren, artesanala. Familia arteko ardo bodega batean ere izan ziren eta bietan izan zuten aukera bertako gutiziak dastatzeko. Nájeran bazkaldu zuten eta bazkalostean Wurth museoan izan ziren, 2007garren urtean inauguratu zena. Bertan arte garaikideko artelanak ikusi zituzten, Alemaniatik ekarritakoak. Museoa Europako museorik garrantzitsuenen artean dago. Arkitektura aldetik ere berezia den eraikin batean kokatua dagoela azpimarratu dute Goiz Eguzkiko kideek.

Bidai ugari
Najerako irteeraren ondoren Goiz Eguzkiko bazkideek bidaiatzen jarraitzeko asmoa dute. Paris, Castellon eta Portugalera joateko asmoa dute aurtengoan, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!