HERNANI Institutuak ikastaro ezberdinak jarriko ditu martxan behar ezberdinak dituzten pertsonentzat. Ikastaroak apirila eta ekaina bitartean izango dira eta dagoeneko irekita dago izen ematea.
Hobetuz ikastaroak
Hobetuz programaren barruan 4 ikastaro ezberdin egin daitezke Hernani Institutuan. Hobetuz lanean diharduten pertsonei zuzendutako programa da, beren prestakuntza hobetzeko asmoz. Honakoak dira aukeran daudenak: Automatismo neumatikoak eta elektronikoak; CAD elektrikoa SEE 3000; Montaje domotikoak BUS EIB; eta CNC tornoa.
Osalan ikastaroak
Osalanek bideratutako ikastaro bat ere badago, laneko segurtasuna hobetzeko helburua duena. Ikastaroa eraikuntzan lan egiteko beharrezkoa den txartela ateratzeko da, TPC txartelarekin homologatu daitekeena.
Kutxak antolatuta
Azkenik, makillatzen ikasteko eta azala zaintzeko ikastaroa izango da, euskeraz, Kutxak antolatuta. Harremanetarako eta izena emateko Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago aurki daiteke www.hernanibhi.com web orrian. Deitu nahi izanez gero, 943 551 188 da Hernani Institutuko telefono zenbakia.