Aste Santurako programazioari ekingo diote gaur Galarretan, gaurko jaialdiarekin. Estelarrean, bigarren partiduan, Zeberio II-Badiolak eta Altuna I-Etxeberria IIIk jokatuko dute. Zeberio IIk joan den igandeko arantza kentzeko aukera izango du, orduan ere Altuna I izan baitzuen aurrez aurrez eta partidu hartan galdu egin zuen, alde haundiarekin gainera, 24-40. Bigarren estelarrean Hernanin bizi den Jokin Etxabe jokatzen ikusi ahal izango da, Bitoriarekin batean, aurrez aurre Urriza eta Urko izango dituzte. Jokin Etxabe joan den igandean erakutsi zuen joko onari eusten saiatuko da. Bigarren estelarra jaialdiko 3garren partidua izango da. Beste bi partidu hauek ere ikusteko aukera izango da: Zalakain-Etxezabal/Zulaika-Zubizarreta eta Bereziartua-Olazar/Matxin III-Agirrezabala. Jaialdia arratsaldeko
16:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!