Yone Boutique Hernani taldeak 1-4 irabazi zion atzo Ordiziari, zailtasun haundiegirik gabeko partiduan. Hernaniarrak 0-2 aurreratu ziren markagailuan eta ordiziarrek lortu zuten 1-2 aldea murriztea. Hernaniarrek beste bi golekin partidua erabakita utzi zuten. Hernaniko taldekideek bazioten beldur pixka bat atzoko partiduari, baina lider zergatik diren erakutsi zuten beste behin ere. Hernaniarren golak: Pacok 2, Ivanek 1 eta Javik 1.
Helburu nagusia igoera fasea jokatzea da ekainaren 14an, eta bide horretan dijoaz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!