Pista estaliko Espainiako Txapelketak jokatu dira asteburuan, Belodromoan, jubenil mailan. Maitane Iruretagoienak urrezko domina lortu du 60 metroan, 7.68 denborarekin. Bere denbora berean, beste korrikalari bat ere sartu zen eta bi irabazle izan ditu 60 metroko probak. Bestalde, Enara Agirrezabalak 200 metroko proban hartu du parte, eta finaletik kanpo geratu da. Mikel Von Wichmann izan da Hernaniko hirugarren parte hartzailea; 800 metroan finalera sartzea lortu du hernaniarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!