Bertso Eskolako gazteak Askizun

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 16a, 01:00

Bertso eskolako 17 ikasle, 8- 13 urte bitartekoak, Zumaiako Askizu auzora joan dira asteburupasa. Ostiral arratsaldean abiatu ziren, gaur bueltatzeko asmoarekin. Bitartean hantxe dabiltza, jo eta su bertsotan.

Bertso eskola indartsu
Gaur egun Hernaniko bertso eskolan 50 ikasle gazte ari dira bertsotan ikasten eta gozatzen. Horiez gain, helduak ere badira.

Eskolarteko Txapelketa, aitzakia
Eskola Arteko Txapelketa izan da aitzakia Askizuko buelta egiteko. Txapelketari begira, bertan inspiratu, bertsotan egin eta elkarren eta beste bertso eskolen arteko harremanak sendotu nahi dituzte. Horretarako aurten Zarauzko Bertso eskolarekin jarri dira harremanetan. Helburu nagusia, berriz, ondo pasatzea dute, elkarri adarra jo eta ziria sartuz, beti ere bertsotan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!