san joanak iragartzeko kartel lehiaketa abian da eta dagoeneko eman dituzte argitara lehiaketako oinarriak. Lanak apirilaren 13a baino lehen aurkeztu behar dira Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Lehiaketako oinarriak
- Nahi duten guztiek parte hartu dezakete.
- Jatorrizko lanek 32 cm-ko zabalera eta 48 cm-ko altuera izango dute; ezinbestekoa da paperean eta kartoi-lumazko euskarrian aurkeztea, koloretan eta edozein modalitate artistikotan.
- Kartelak San Joan Jaiak. Hernani 2008 goiburua behar du izan.
-Lehiakideak izango dira erantzule edozein erreklamazio tokatuz gero.
-Entregatzeko epea 2008ko apirilaren 13an bukatuko da. Lanak Biterin aurkeztu behar dira, 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe; eta kartazal itxian egilearen izena, helbidea eta telefonoa direla. -Kartela maiatzaren 10a baino lehen aukeratuko du epaimahaiak.
-Sari bakarra 600 eurokoa izango da.
-Saritutako lana udalaren jabetzan geratuko da. Maiatzaren 24a baino lehen erretitatu behar dira lanak.
-Erabakia apelaezina da.