Hernanik Ligako azken partidua jokatuko du gaur Kantabrian, buruan igoera fasean duela

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 15a, 01:00

Hernaniko mutilen taldeak Cabezon de la Salera egingo du gaur bisita, Textil Santanderina taldearen aurka jokatzeko. Gaur arratsaldeko 17:00etan izango da partidua. Hernaniarrek irabazi beharreko partidua dute gaurkoa, sailkapenean bigarren baitijoaz eta kantabriarrak azken postuetan. Gaurko partiduarekin bukatuko da liga eta igoera fasea maiatzean hasiko da. Hernaniarrek denbora pixka bat izango dute igoera fasea prestatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!