DIRULAGUNTZAK

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 15a, 01:00

Kultur elkarte eta auzo elkarteei bideratutako dirulaguntzen inguruko bilera izango da datorren martxoaren 26an. Idurre Lucas, kultura delegatuak jakinarazi duenez, kultur elkarte eta auzo elkarte ugari izan dira diru laguntzak banatzeko araudiaren gaineko kezka azaldu dutenak. Hori dela eta udalak araudiaren gaineko eztabaida egitea beharrezkoa ikusi du. Bilera martxoaren 26an, asteazkenean izango da, arratsaldeko 18:30etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!