Hernanik Bergarko BTLSren aurka gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 15a, 01:00

HERNANIK, Emakumezkoen Ligan, gaur Bergarako BTLS taldearen kontra jokatuko du. Hernanik ez du igotzeko aukera haundirik dagoeneko, joan den asteko emaitzak aukerak gutxitu baitizkie. Bergarakoak sailkapeneko bigarren dijoaz eta talde indartsua izanda, hernaniarrak saiatuko dira gaina hartzen. Gaur 16:30etan, Zubipen. Gorengo mailan, Hernanik Ordiziaren kontra jokatuko du gaur, 16:30etan, etxetik kanpo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!