Joan den asteburuan, Bergarako igerilekuan Gipuzkoako Senior, Promesa eta Junior mailako txapelketa izan zen. Azpimarratzekoa da Maitane Danborena txapelduna izan zela, junior mailan, 100m-tan. Bizkar estiloan, 50m-tan, 5garren postua egin zuen; eta 200m-tan 3garren izan zen. Bestalde, Jon Ander Izuzkizak, senior mailan, aurreneko postua lortu zuen bizkar estiloan, 50 metroko proban. Krol estiloan, 200 m-tan, 4garren postua egin zuen. Bular estiloan, 2garren postua lortu zuen, 100 metroko proban. Bizkar estiloan, Amaia Amianok 8garren postua lortu zuen, 50m-tan, eta Iñigo Etxanizek 5garren postua. Krol estiloan, 50 m-tan Amaia Amianok 3garren postua egin zuen, Laida Rekaldek 10garrena, eta Ainhoa Ezeizak 11garrena. 100 metrotan, Iñigo Etxanizek 8garren postua lortu zuen eta Amaia Amianok ere bai. Froga berean, Laida Rekaldek 16garren postua lortu zuen eta Ainhoa Ezeizak 23garren. Promesa mailan, Leire Gonzalez de Celisek 17garren postua lortu zuen 200 metrotan, eta senior mailan, Leire Gonzalezek 8garrena, Laida Rekaldek 15garrena, eta Ainhoa Ezeizak 18garrena. 800m-ko proban Leire Gonzalezek 3garren postua lortu zuen. Bular estiloan, 50 m-ko proban, Axel Allurrek 6garren postua lortu zuen, Miren Badajik 4garren postua. 200 metroko proban, Miren Bardajik 2garren postua lortu zuen eta Axel Allurrek 4garrena.
Asteburuan Euskadiko txapelketan Asteburuan, Euskadiko Senior, Promesa eta Junior mailako txapelketan izango dira Hernaniko igerilariak.