HERNANIN urtero egiten da janari eta produktu bilketa, urtarrila eta abendu bitartean, Saharako errefuxiatu kanpamenduetara bildatzeko, Udalaren eta herritar talde baten ekimenez. Jakinarazi dute aurten 6.000 kilo jaso direla, azukre, lenteja, atuna, arroza eta konpresen artean, iaz baino 2.000 kilo gehiago. Ekimenaren antolatzaileek hernaniar guztiei eskertu nahi diete, erakutsitako eskuzabaltasuna eta elkartasuna. Bereziki janari bilketan aktiboki parte hartu duten pertsona eta erakundeei eman dizkiete eskerrak, horien artean herriko ikastetxe, elkarte gastronomiko eta hainbat denda.
Udan Saharako haurrak etxean hartzeko programa
Bestalde, jakinarazi dute Saharako haurrak etxean hartzeko programa martxan dagoela. Saharako haurren bat etxean hartzeko prest daudenak Udal Lankidetza Arlora jo dezake, horren inguruko informazioa jasotzera.