Goizean elkartu: Goizeko 11:00etan elkartuko dira kofradia guztiak Xalapartan eta 12:15etan egingo dute desfilea herrian barrena, Txistulari Bandak lagunduta.
Eguerdian ekitaldia: Ekitaldi nagusia, XIII. Kapitulua, 13:00etan izango da, Biterin. Kofrade berriak izendatu, aurreskua dantaztu eta Ozenki abesbatzaren emanaldia izango da.
Bost kofrade berri: Juan Mª Izagirre sukaldaria, Maider Telleria hockey jokalaria, Mirian Molina elikagaien inguruko ikerlaria, Xabier Laskibar mikologoa eta Orioko arraun elkartea.