Hernani Institutuan jardunaldi kulturala gaur, Hernani eta Urnietako ikasleekin

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 14a, 01:00

Hernani Institutua orain dela zazpi urte hasi zen jardunaldi kulturala antolatzen eta Hernani eta Urnietako ikasleentzat urteroko zita bihurtu da. Hernani Institutuko eta Egape, Elizatxo, Langile eta Urumea ikastoletako ikasleek hartzen dute parte eta bi helburu nagusi ditu: alde batetik, DBHko ikastetxeekin harremanak bultzatzea, herri mailan ikasleen arteko erlazioa sendotuta eta bestetik hizketa giroan eta jai giroan ikastetxea ezagutzea.

Goizetik aurrera
Goizeko 09:00etan izango dira, argazki erreportajea, muralak, mus txapelketak, xake txapelketa eta tribiala. 10:00etan, txalaparta tailerra izango da, 11:00etan atsedenaldia, eta 11:30etan, mus finala, xake finala, tribial finala, argazki erakusketa, mural erakusketa, idazketa eta karaokea. 12:00etan kontzertua izango da, Buruaz beste eta Interprete desconocido taldeekin. 13:30etan sari banaketak emango dio bukaera aurtengo jardunaldi kulturalari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!