Lokalak etxe bihurtzeko ordenantza eztabaidatu zuten azkeneko Hirigintza Batzordean eta oposizioko alderdien aldeko botoekin (PSE-EE, EAJ, EA, EB eta PP) EAk aurkeztutako sei alegaziori oniritzia eman zitzaion, EAE-ANVko ordezkarien aurkako botoekin. Alegazioak martxoaren 27ko plenoak onartu beharko ditu, eta hala izanez gero, ordenantzetan aldaketak sartu eta prozedimentua berriz hasi beharko du Udalak, zenbait lokal etxe bihurtzeko ordenantza behin betiko onartzeko.
Guneak zehaztea Alegazioen artean daude, besteak beste, lokalak etxe bihurtu ahal izateko behar den metro kopuruaren aldaketa; eta etxeak zein kaletan egin litezkeen zehaztu beharrean, non ezin diren egin zehaztea ere eskatzen da. Hauek dira lokalak etxe egin ezingo liratekeen guneak, alegazioa onartuz gero: Agustindarren plaza, Antziola auzoa (1,3 eta 5 zenbakiak), Biteri kalea, Elkano kalea, Zapa kalea (5, 7 eta 9 zenbakiak), Gudarien plaza, Izpizua kalea, Kale Nagusia, Kardaberaz kalea, Karobieta auzoa (1, 1a eta 2 zenbakiak), Latsunbe auzoa (4 eta 7 zenbakiak), Lizeaga kalea (2 eta 4 zenbakiak), Marieluts auzoa (2, 4, 6 eta 8 zenbakiak), Nafar kalea, Oarso kalea (2, 4 eta 6. Sarrera Elkano kaletik), Orkolaga kalea (2, 2A, 4, 15*, 17*, 19* eta 20 (*sarrera Latsunbe auzotik), Txirrita eta Urbieta kalea.