Hernaniko waterpolo jokalari gazteak goi mailako txapelketak jokatuko dituzte asteburuan. Alain Garcia eta Alazne Egiazabal Euskadiko selekzioarekin ariko dira Malagan. Infantil mixto mailako txapelketa da eta estatuko federazio desberdinak elkartuko dira bertan. Horrez gain, Espainiako junior mailako txapelketak ere laster dira jokatzekoak Madrilen eta beste bi hernaniar ariko dira bertan: Amaia Amiano eta Miren Bardaji.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!