OMENALDI hunkigarria egin zioten atzo Zubipen, hil berri den Julián Moreirori, CD Hernaniko zuzendaritzako kide izandakoari. Omenaldiaren ondoren urtero jokatzen duten Hernani-Eibar lagunarteko partidua jokatu zuten, Hernanik 1-6 galdu zuen. Julián Moreirok oso gustokoa zuen partidu hau eta horregatik aukeratu dute omenaldi xumea egiteko. Partidua jokatzen hasi aurretik ordezkari batek plaka bat eman zien senitartekoei klubaren izenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!