Lau izarrak estelarrean gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 13a, 01:00

GAUR egun osatu litekeen partidurik erakargarrienetakoa jarri dute gaurko estelarrerako Galarretan. Ezkurra eta Urrutia ariko dira Zeberio II eta Lizasoren aurka, jaialdiko bigarren partiduan. Faborito garbirik gabeko partidua izango da, bai aurrean, bai atzean oso parekatua egon bailiteke partidua. Estelarraz gain, beste hiru partidu ere izango dira gaur Galarretan: Larrea-Urko/Etxeberria IV-Aizpurua II, Altuna I-Eizagirre/Urriza-Etxeberria III eta Agirresarobe-Etxabe/Uter-ga-San Miguel. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!