Hernaniko PSE-EEko taldeak eskerrak eman dizkie hauteskundeetan botoa eman dien herritarrei. Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa ohar batean azpimarratu dutenez, hernaniarrek emandako babesari esker «gure herritarrek dituzten arazo sozialak konpontzeko erremedioak jartzen jarraitu dezakegu eta baita Hernaniko normalizazio bidean eta pakegintzan ere, beti ere hitza erabilita eta indarkeriaren erabileraren aurka». «Hernaniko sozialiston izenean, eskerrik asko, 2.672 aldiz».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!