Otsailaren 24an, Tranbia itxi zeneko 50garren urteurreneko festa antolatu zuen Kaxko elkarteak. Zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkio babesa eman digun jende guztiari eta festa antolaketan hasieratik lagundu digun jende guztiari. Laguntza eta ilusio hori gabe, ezin izango genuen ekitaldi hori antolatu. Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu Udalari eman duen diru laguntzagatik eta udaltzainei beren laguntzagatik, baita Udal Musika Banda, Txistulari, Ozenki eta Kantuz abebatzak, Txantxangorri elkartea, Irizar taberna, Adarra gozategia, Juanjo Uria, bertsolariak, Hernaniko koadrilak, patata tortilak egiten lagundu duten bizilagun guztiak, Tranbia montatzeko lokala utzi zigun lokal jabeari, argiztapenekoak, pintorea, iturgina, Berriak elkartea, altzariak, erramintak, argazki zaharra... utzi dizkiguten bizilagun guztiak eta Kutxari. Andres Maiz dekoradoreak eta bere laguntzaileek egindako lan ederra nabarmendu nahi dugu. Herri guztiari bere laguntzagatik eta festan parte hartu izanagatik. Barkamena eskatu nahi diegu, tranbian montatzeko ilada luzean itxaron behar izan zutenei eta Plaza Berriko tren txikiak funtzionatu ez zuelako ere bai, elkarteak zerikusirik ez zuen gauzengatik izan bazen ere. Eskerrik asko.
Mª Isabel Casco Kaxko auzo elkartearen izenean (*Erredakzioan euskeratua)