Dependentzia Legeari buruzko azalpenak eman zituzten atzo Inma Lopetegi eta Antton Aizkorreta gizarte laguntzaileek Goiz Eguzkin. Pertsona bakoitzak behar duen laguntzaren arabera zein laguntza-ekonomiko lortu dezakeen azaldu zuten. Jende asko bildu zen areto nagusian. Dependentzia Lege berriak zenbait eskubide aitortzen dizkie herritarrei eta indarrean jarri berri da diru laguntzen inguruko dekretoa. Oraindik jende askok ez daki zein laguntza lortu ditzakeen baina jendea poliki-poliki ari da jabetzen,gizarte laguntzaileen arabera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!