Oarso kaleko lokal batek su hartu zuen atzo

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 12a, 01:00

Atzo goizean su hartu zuen Oarso kaleko lokal batek. Goizeko 10:50 inguruan jaso zuten deia udaltzainek eta beraiek eta Udal brigadako langileak aritu ziren ura botata suari eusten suhiltzaileak azaldu ziren arte. Ertzaintzak ingurua itxi egin zuen. Suhiltzaileek goizeko 11:30ak ingururako itzali zuten sua.

Ondoko etxeetatik kea
Ondorenean, lehenengo pisuko etxeetako leihoetatik kea ateratzen zen, baina bazirudien leihotik bertatik eta paretetatik sartutako kea zela. Kronikak jakin ahal izan duenez, lokala gazte batzuek erabiltzen dute eta sofa izan da sua hartu duena eta haren atzetik erre dira lokaleko gainerako altzariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!