ARAITZ Zubimendi preso hernaniarra aske utzi zuten atzo, 60.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Avilako Brieva espetxean zegoen eta iluntzean iritsi zen Hernanira. Zubimendi 2005eko urtarrilean atxilotu zuten Baionan, Jarrai-Haika-Segi auziaren barruan. Espainiaratu zutenetik kartzela ezberdinetan egon da eta gaur egun Avilako Brieva espetxean zegoen preso. Atzo Juan Mari Olanori ere egin zioten ongi etorria, larunbatean aske geratu baitzen Hernanin bizi den zaldibitarra. Garin taberna aurrean ongi etorria egin zien herritar talde haundi batek eta ondorenean, Garin tabernatik beren argazkiak kendu zituzten.
Lagunak gogoan
Ongi etorrian, Askatasunako kide batek hitz egin zuen eta gauzak lortzeko borrokaren beharra azpimarratu zuen. Araitz Zubimendik barruan geratu diren lagunak izan zituen gogoan, herriko preso politikoak bereziki.