Bozeramaile Batzordean, beste mozio bat aurkeztu zuen atzo EAE-ANVko Gobernu taldeak, baina ez zen aurrera atera, oposizio guztiak beste mozioaren alde egin baitzuen. Idatziak dio, ostiraleko atentatuak beste behin ere agerian utzi duela «Euskal Herriak bizi duen gatazkaren gordintasuna eta hau gainditzeko herri honek duen premia bizia. Larria da gertatua, zalantzarik ez dago horretan, pertsona baten heriotza ekarri duen neurrian, talmalgarria ere bai, baina are tamalgarriagoa oraindik indar guztiak azkena izan dadin lortzeari begira ez jartzea».
Honela jarraitzen du: «herriak aspaldi irtenbideak eskatzen dizkigu, sustraietara jo eta behinbetiko aterabidea ematea bizi dugun egoerari, gaitzespen hutsetatik haruntzago. Denok nahi dugu horrelako gertakariak izango ez diren etorkizuna, bizitza eskubidea, guztiona, ziurtatuko duen etorkizuna, giza eskubideen urraketarik gabekoa, ideia guztiak baldintza berberetan defendatu ahal izango direna».
EAE-ANVk dio, premiazkoa dela Euskal Herriak «marko demokratiko bat eraikitzeko bide ematen duen akordio politikoaren alde egitea, hori baita gatazka politikoari irtenbidea emateko bide bakarra». Lan horretan lehenbailehen hasteko deia ere egin du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!