Gaur askatuko dute Araitz Zubimendi, hiru urte kartzelan egin eta gero

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 10a, 01:00

araitz Zubimendi preso hernaniarra gaur dute askatzekoa Avilako Brieva espetxetik, 60.000 euroko fidantza ordainduta, eta arratsalde partean Hernanira iristea espero da, baina ez dago horren konfirmaziorik. Zubimendi 2005eko urtarrilean atxilotu zuten Baionan, Jarrai-Haika-Segi auziaren barruan. Hasieran Paueko espetxean sartu zuten eta ondoren, espainiaratu zutenetik, kartzela ezberdinetan izan da: Soto del Real, Langraitz, Zuera, eta azkena Avilako Brieva.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!