Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak izan ziren atzo eta Hernanin PSE-EE alderdia izan da nabarmen botorik gehien lortu duena, 2.672 botorekin. Bigarren tokian, EAJ-PNV alderdia dago, 1.164 botorekin. Hirugarren tokian, PP alderdia geratu da 826 botorekin; EAk 499 boto lortu ditu; EBk 417; eta Aralarrek 411 boto. Hernanin, botoetan gora egin duen alderdi bakarra PSE-EE izan da, 2004an baino 541 boto gehiago lortu baititu Hernanin. Gainerako alderdi guztiek boto galera izan dute.
Abstentzio haundia Ezker Abertzaleak «abstentzio aktiborako deia» egin du aurtengo hauteskundeetan eta aurreko hauteskundeetatik nabarmen egin du gora abstentzioak Hernanin. %58,2 puntukoa izan zen abstentzioa Hernanin atzokoan, 2004ko hauteskundeetan izan zena baino %25 haundiagoa. Ezker Abertzaleak Hernanin egin zuen hauteskunde ondoreneko ekitaldia, Atsegindegin. Bestalde, atzo eguerdian herritar talde bat elkartu eta pitada egin zuten hautes eskolen kanpo aldeetan. Biterin, ertzaintzak bidea oztopatu zien, baina ez zen istilurik izan.
PSE-EE irabazle,
gehiengo osorik gabe
Atzoko irabazlea PSE-EE izan zen Espainian. Sozialistek 169 eserleku atera zituzten (boto kontaketa %95 zenean). Atzoko zenbait sondeok gehiengo osoa ere ematen zieten sozialistei, baina azkenean gehiengo osorik gabe gelditu dira, aurreko hauteskundeetatik 4 eserleku irabazi baditu ere. Bigarren indarra PP izan da 153 eserlekurekin, CIUk 10 eserleku lortu ditu, EAJk 6, Esquerra Republicanak 3, IUk 3, CC-PNCk 2, BNGk 2, UPyDk 1 eta NA-Baik 1.
PSE-EE
Gora nabarmen
PSE-EEk gora egin du botoetan Hernanin, 2004ko hauteskundeekin alderatuz gero (541 gehiago). Joera orokorrak Hernanin ere izan du islada beraz.
EAJ-PNV
Beherakada
EAJ-PNVk behera egin du botoetan Hernanin, aurreko Espainaiako hauteskundeekin alderatuta
(807 gutxiago). Jaitsiera %40 ingurukoa izan da.
PP
Beheruntz
Alderdi Popularrak ere botoak galdu egin ditu Hernanin (85 boto
gutxiago).
EA
Erdira
Eusko Alkatartasunak ia erdira jaitsi ditu 2004an zituen botoak
(495 boto gutxiago).
EB-BERDEAK
Boto galera
Boto jaitsiera dezentea izan du Izquierda Unidak, eta Hernanin ere jaitsiera dezentea izan du
EB-Berdeak alderdiak (346 gutxiago).
ARALAR
Boto gutxiago
Aralar Zutikekin batean aurkeztu zen 2004an, eta ordutik hona, boto jaitsiera nabarmena izan du Hernanin (411 boto
gutxiago).
ABSTENTZIOA
Abstentzio
haundia
Ezker Abertzaleak Abstentzio Aktiborako deia egin zuen eta Hernanin erantzun haundia izan du. %58,2koa izan da abstentzioa, aurreko aldian baino %25 gehiago.