Berdindu egin zuen Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 9a, 01:00

Hernanik 0 - Euskaldunak 0

gorengoen mailan, Hernanik berdindu egin zuen atzo Euskalduna taldearen kontra. Partidua ez zuen inork kontrolatu, oraintxe bat eta oraintxe bestea izan ziren nagusi. Bi taldeek izan zituzten irabazteko aukerak, baina haundiena andoaindarrek izan zuten, lehendabiziko zatian, aurrelaria eta Hernaniko atezaina bakarrik gelditu baitziren; aurrelariak ez zuen asmatu eta defentsak kendu egin zion baloia. Hernanik erremateren bat egin zuen ate barrura, baina ez zuen lortu helburua. Hernaniarrak sailkapèn erdialdean daude orain eta ez daukate ez igotzeko aukerarik eta ez jaisteko arriskurik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!