Oier Mendizabal hernaniarrak 22-9 irabazi zuen atzo Aimar Olaizolarekin batera Sebastian Gonzalez eta Abel Barriolaren kontrako partidua eta urrats haundia eman zuen Lehen Mailako bi-bitako txapelketako finalean sartzeko. Partidu oso ona jokatu zuten bai hernaniarrak eta bai goizuetarrak, eta orain arteko bikoterik gogorrenari erraz irabazi zioten. Finalean sartzeko nahiko izango dute hurrengo partiduan 10 tanto egitea, baina Mendizabalek garbi esan zuen partidu bukaeran: ´hurrengoa ere irabaztera aterako gara`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!