Aiako Harria parke naturalean zenbait lan egin dira azken 3 urteetan, bertako habitat naturala berreskuratze aldera. Aiako Harria parke naturalak 6.313 ha ditu eta parke horren %9a Hernaniko Udalarena da. Hernaniz gain, Errenteria, Oiartzun, eta Iruneko udalerriak ere hartzen ditu parkeak.
‘Life Aiako Harria’
programa
Habitat naturala berreskuratzeko lan hauek Life Aiako Harria programaren barruan kokatzen dira. Programa honen bidez Europako Batasunak diruz laguntzen ditu interesekoak iruditzen zaizkion ingurugiro proiektuak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2005eko deialdian aurkeztu zuen Aiako Harria parkeko proiektua eta 182 proiekturen artean aukeratu zuen, Europa mailako beste 53 proiekturekin batean.
Hori dela eta Europako Batasunak proiektu honen aurrekontu osoaren, 2.260.318 euro, erdia jarri du. Gainerako dirua Diputazioak, Eusko Jaurlaritzak, Basoa eta Naturgintza bazkideak, Hernani, Errenteria, Oiartzun eta Irungo Udalak.
Egindako lanak
-Hernaniko lurretan muturluzearen habitata berreskuratzeko lanak egin dira, desagertzeko arriskuan dagoena, eta pinuaren ordez pagoak eta haritzak aldatu.
-Aiako Harria, eremu osoan: Oianlekuko pagadia, 20 ha, biziberritzea.
-25 ha-tan oihanpea babestea.
-Interes komunitarioko hornogabeak aztertzea, basoen egoeraren adierazle izaten baitira.
-Interes komunitarioko habitat naturalen mapa osatzea.
-Bitxiak diren bi landare-espezieen kontserbazioa ziurtatzea.
-Muturluzearen biologia eta populazioa aztertzea.
-Pago eta haritzen azalera 42,2 ha haunditzea.
Kontserbazio egoera hobetzea pagadi-hariztien 40 ha-tan.