Juaristi eta Iriarte final erdietara pasa dira

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 9a, 01:00

Juaristik eta Iriartek 40-39 irabazi zieten atzo Ezkurra eta Gaztelu bikoteari eta Pacharan Baines Masterreko final erdietara pasa dira. Partidu oso parekatua jokatu zuten bi bikoteek eta Iriarteren segurtasunari eta Juaristiren atakeari eskerrak partidua aurrera ateratzea lortu zuten, Ezkurra maisu haundia txapelketatik kanpora utzita. Baines Masterra hasi besterik ez da egin eta gaur izango da bigarren final laurdena Iruñean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!