Juan Mari Olano libre utzi zuten ostiral gauean, 30.000 euroko fidantza ordainduta. Hernanin bizi den zaldibitarra gaueko 23:00ak inguruan atera zen Segoviako kartzelatik, urte erdia kartzelan egin eta gero, eta goizealdean iritsi zen etxera. Olano 2007ko irailean atxilotu zuen Ertzaintzak Donostian, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioan, eta Baltasar Garzonek espetxeratzeko agindu zuen, ´talde armatuko kide izatea, eta kale terrorismoa sustatzea` leporatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!