atzo kontzentrazioa izan zen Plazan, Isaias Carrasco PSEko zinegotzi ohiaren hilketa gaitzesteko, eta bertan bildu ziren besteak beste, PSE-EE, EAJ, EA, EB-Aralar eta PPko udal ordezkariak, eta herritar talde bat. Atzoko kontzentraziorako deia Eudelek egin zuen, Euskadiko Udalen Elkarteak, eta Eusko Autonomi Erkidegoko herri askotan bildu zen jendea 15 minutuko kontzentraziora. Eudelek gogor gaitzetsi zuen atentatua eta honakoa adierazi zuen: ´ETA soberan dago eta bakea soilik demokraziaren bidez eta bizitza errespetatuta lortu liteke`. Bestalde, Eudelek manifestazioa ere deitu du: astelehenean, 19:00etan, Arrasaten.