Gaur erabakiko da Espainiako Kongresu eta Sentatuko partaidetza, eta botoa ematera deituta daude 15.339 hernaniar. Aurreko aldietan bezalaxe, zazpi hauteskunde eskoletan dago botoa emateko aukera: Biteri kultur etxean, Elizatxo ikastolako Gabriel Celaya ikastetxean, Larramendi kaleko udal gelatan, Elizatxo ikastetxean, Zikuñagako udal eraikinetan, Ereñotzuko Txirrita ikastetxean eta Langile ikastolako Laubidieta ikastetxean. Hauteskunde eskolak 09:00etan irekiko dituzte eta 20:00ak arte izango da botoa emateko aukera. Espainiako hauteskundeetan, probintzika aukeratzen dira ordezkariak eta Hernaniko boto emaileek Gipuzkoako ordezkariak aukeratu beharko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!